Hasiera |
HASIERA cabecera
 
 

AURRERATU ELKARTEA elbarritasun fisiko edo psikikoren bat duten haur eta gazteen guraso talde bat gara. Bidasoaldean lan egiten dugu; hain zuzen, Irunen, Hondarribian eta Hendaian bereziki.

 

Garapenean nolabaiteko nahasmendua (heldutasun atzerapena, autismoa, Down  sindromea, garun paralisia, X sindrome hauskorra, hiperaktibotasuna) duten haurren gurasoek, edo eta familiako beste edozeinek osatzen dute elkartea.

 

 

Gure seme-alabentzat ekintzak antolatzen ditugu, eta beste erakunde publiko edo pribatuek antolatzen dituztenetan parte hartzen dugu.

 

punto

 

 

Gure helburua integrazioa da, ez bakarrik eskolan, baita aisialdian, kulturan eta denbora librean ere.

 

 

 


Gure helburuak honako hauek dira:

 

punto Gure haurren sozializazioa bultzatzea, haien beharrak kontuan hartuta aisialdi jarduera egokituak antolatuz.

 

punto Jendea sentsibilizatzea ezaugarri bereziak dituzten pertsona hauen kontzientzia hartuz eta haien onarpena bultzatzea gizartean


Bidasoaldean lan egiten dugu, eta gure familiak Irunen, Hondarribian nahiz Hendaian bizi dira.